Ataungo Udalak maskarak banatuko dizkie herritarrei larunbatean

Herriko auzoetan maskaren banaketa egingo du Ataungo Udalak larunbat honetan.

Ataungo Udalak jakitera eman duenez, koronabirusaren kutsadura ekiditeko maskarak banatuko ditu herritarren artean larunbat honetan 12:00etatik 13:00etara. Banaketa hauek San Martin, San Gregorio, Ergoiena eta Aia auzoetan egingo dira kalean. Ataun Irratia, Martin Aramendi alkatearekin jarri da harremanetan eta baieztatutako informazioaren arabera 800 maskara jaso ditu guztira udalak.


Herritar bakoitzak maskara bat jasotzeko aukera izango du, baina berarekin batera etxean bizi diren gainerakoek ere eskuratu nahi badituzte, bizikidetza partekatzen dutenek hartzeko aukera izango dute. Alarma-egoera hasi zenetik, udala, herriko adineko edo ezgaitasunak dituzten pertsonen zainketa arduradunekin jarri zen harremanetan telefonoz. Hauei, maskaren banaketa jada eginda dagoela zehaztu du beraz alkateak.


Herritarrei zentzuz jokatzeko eta elkar zaintzeko deia bideratzen jarraitzen dute oraindik ere udaletik. Elkar laguntzeko baikaude une zail hauetan ere.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Goierri #AtaungoUdala #MartinAramendi #EHBildu #SanMartin #SanGregorio #Aia #Ergoiena #Herritarrak #Adinekoak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude