Ate irekiak Barandiaran museoan

Ate irekiak antolatu dira asteburu honetarako ataundarrentzat Barandiaran museoan.

Barandiaran museoak eta Ataungo udalak ate irekiak antolatu dituzte hilaren 24an eta 30ean herriko museoan. Doako bisita gidatua izango da 10:00etaik 14:00etara bitartean eta herritar orok izango du aukera bertara gerturatu ahal izateko. Antigoaleko errota eta zerrategia martxan jarriko dituzte funtzionamendua ikusi ahal izateko eta gerturatu aurretik, gomendagarria izango da erreserba egitea komunikabide hauek erabiliz:


- 943 180 335

- 688 895 069

- barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

- www.parketxesarea.org


Animatu eta gerturatu zaitez Barandiaran museora!


#Ataun #AtaungoUdala #BarandiaranMuseoa #Museoa #Herria #SanGregorio #Goierri #Gipuzkoa #EuskalHerria #Euskadi #Errota #Zerrategia #Kultura #Gizartea #GipuzkoaMendizmendi #JoxemielBarandiaran

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude