Atzeratu egingo dute Selektibitatea data berririk ezarri gabe

Autonomia Erkidegoko eta Espainiako Gobernuko sailak bat etorri dira adostutakoarekin baina ez dute data berririk ezarri.

Espainiako Hezkuntza Departamentuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailak erabakitakoaren arabera atzeratu egingo dute selektibitatearen data. Gaur, asteartearekin batera ekaineko lehen astearterako zeuden aurrekusita lehen azterketak baina Koronabirusak ekarri duen krisia dela eta atzeratzea izan da hartu duten erabakia. Eskolak bertan behera geratu diren arren ez dute oraindik erabakirik hartu administraziokoek eta lanean jarraituko dute.


Autonomia Erkidegoetako hainbat ordezkariren erabakiaren ondoren, administrazioko langileek konpromisoa hartu dute lantalde bat sortu ahal izateko eta 2020ko selektibitatearen data berri bat adosteko.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #HezkuntzaSaila #EspainiakoGobernua #Batxilergoa #Selektibitatea

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020