Atzo banatu ziren V.Jentil Baratza ipuin eta marrazki lehiaketako sariak

San Gregorio auzoko Barandiaran museoan banatu ziren Jentil Baratzaren azken ipuin eta marrazki lehiaketako sariak.

V. Jentilen Baratza ipuin eta marrazki lehiaketa - Irudia Jone Galparsoro

Ostiral honetan banatu dira Jentil Baratza kultur elkarteak antolatu duen V.marrazki eta ipuin lehiaketako sariak. Barandiaran museoan egin zen ekitaldian sariak banatzeaz gain, partaide guztiak zoriondu eta hurrengo urteetan ere parte hartzera animatu zituzten. Marrazki lehiaketak guztira 49 partaide izan dituela eman du jakitera kultur elkarteak, ipuin lehiaketan berriz 142 izan dira parte hartu dutenak eta hauetatik 81 ataundarrak izan dira.


Epaileek lan gogorra izan dute baloratzerako garaian, sarien artean berriz herriko dendetan eta Lazkaoko Gerriko liburu dendan gastatzeko bonuak banatu zituzten. Antolakuntzak Goierri bailarako ikastetxe guztiak eskertu ditu baina batez ere Beasaingo Loinazpe eta Ataungo Joxemiel Barandiaran herri ikastetxeei.


Ataungo 1,2,3 eta 4.Lehen Hezkunzako ikasleen artean Enaitz Erauskin (Apaizaren tranpa kaxkarra) izan zen lehen postuko saria jaso zuena. Bigarren Haizea Artola (Binta eta Galtzagorri urdina) geratu zen eta azkenik Atziri Irastorza (Eroritako orrazia). 5 eta 6.mailakoen artean Julen Artze (Ispilu sorgindua) sailkatu zen lehendabizi, Lur Muxika (Jentilen desagerpena) bigarren postuan eta hirugarren Xuban Barriola (Etsai gaixotu da). Goierriko gaztetxoen artean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Leire Barandiaran (Maore) izan zen lehen sailkatua, bigarren Oier Landa (Ataungo basoko altxorra) geratu zen eta hirugarrenean berriz Naroa Sukia (Alkatea eta sorginak).


Marrazki lehiaketari dagokionez Lehen Hezkuntzako 1 eta 2.mailetan Lier Imaz izan zen lehen sailkatua, bigarren Amalur Baskoetxea eta azkenik Aner Arrondo. 3 eta 4.mailetan berriz Amaia Cuestak lortu zuen lehenengo izatea, Irati Sukiak bigarrena eta hirugarren Garazi Jauregi. 5 eta 6.mailei dagokienez Aiora Jauregi sailkatu zen lehendabizi, June Imaz Bigarren eta azkenik Lur Muxika.


#Ataun #AtaungoUdala #JentilbaratzaKulturElkartea #Marrazketa #Literatura #Ipuinak #Idazleak #Haurrak #Gazteak #Lehiaketa #JoxemielBarandiaranMuseoa #BarandiaranMuseoa #SanGregorio #Kultura #Gizartea #Goierri #Euskadi #Gipuzkoa #EuskalHerria #Beasain #Loinazpe #JoxemielBarandiaranHerriIkastetxea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude