Atzo hasi ziren Ataunen baserri-bideak garbitzen eta pare bat astez jarraituko dute

Ataungo Udalak bidalitako oharraren arabea atzo, asteartea, hasi ziren baserri-bideak garbitzeko lanetan eta bi astez arituko dira.

Baserri-bideak garbitzeari ekin zioten atzo Ataunen, udalak jakitera eman duenez. Bide ertzetako belarrak, harriak eta gainerakoak txuku-txukun jartzen arituko dira datozen egunetan; izan ere, Ataungo Udalak zabaldutako oharraren arabera, pare bat astez arituko dira lan hauetan.


Iraupen horren barruan, udalak, inguruan tokatuz gero, pazientzia pixka bat izateko eskatu die herritarrei. Dena ondo joanda beraz, garbi izango dira berriro ere gure inguruan.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #Ingurumena #BaserriBideak #Bideak #BideLanak #Garbiketak #Gizartea #Herritarrak #Goierri #Gipuzkoa #EuskalHerria #Euskadi

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude