Atzo izan zen Ataunen Miren Azkarateren hitzaldia

Miren Azkarate Euskaltzaina izan zen atzo Ataungo Udaletxeko pleno aretoan Ataunikerrek antolatutako hitzaldian.

Euskaltzaindiaren 100. urteurrena dela eta, Miren Azkarate Villar euskaltzaintzaina izan zen atzo Euskararen inguruko erronkei buruz hitz egiten Ataunen. Euskaltzaindiaren sorrera eta hasieratik izandako pausuak argitzeaz gain, ondorenak ekarritakoa ere izan zituen hizpide.


Euskaltzaindian, Joxemiel Barandiaranen lekua hartu zuen Azkaratek, hain zuzen 1992az geroztik eta sarrera-hitzaldia ere berari eskaini zion. Hitzaldi hau, Atauniker kultur elkarteak antolatu zuen.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Ekitaldia #Hitzaldia #Gizartea #Euskaltzaindia #MirenAzkarateVillar #AtaungoUdala #Atauniker #EuskoJaurlaritza #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Goierri

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude