Atzoko 1.677 probetatik baieztatutako kasu berrien portzentaia %18ra jaitsi da

Euskadin, guztira, 10.103 pertsona konfirmatu dira koronabirusarekin, 729 hildako eta 4.839 berreskuratu edo alta emanda.

COVID19 positibo berrien kopurua 297 da eta guztira, Euskadin egiaztatutako kutsatutako pertsonak 10.103 dira. Atzo 1.677 test egin ziren eta horietatik %82k emaitza negatiboa eman zuten. Guztira, 27.639 proba egin dira. Tamalez, pandemiak beste 40 hildako eragin ditu, eta, ondorioz, 729 pertsona hil dira Euskadin. Osoki berreskuratutako edo alta emandako pertsonak 4.839 dira. Atzo bakarrik, 224 alta eman zituzten. Ospitaleratutako pertsonen kopuruak behera egiten jarraitzen du: gaur egun 1.416 lagunek jarraitzen dute ospitaleratuta. Lurraldeka, hauek dira datuak: - ARABAN 908 kutsatu daude, eta horietatik 214 ospitaleratuta daude. - BIZKAIAN 5.392 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 912 ospitaleratuta daude. - GIPUZKOAN baino gehiago, .1.803 positibo eman dituzte, horietatik 290, ospitaleratuta.


Osasun Sailak baieztatu duenez, Mindray markako aireztapen inbaditzaileko 40 arnasgailu iritsi dira Euskadira gaueko azken orduan. Eusko Jaurlaritzak erositako jatorri txinatarreko osasun materiala da Amsterdametik iritsi dena. Datozen egunetan arnasgailu horiek Gurutzetako (10), Donostiako (10), Arabako (8), Basurtuko (7) eta Galdakaoko (5) Unibertsitate Ospitaleetako Zainketa Intentsiboetako Unitateetan emango dira.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude