Atzoko egunean zehar 10.662 proba egin ziren Euskadi COVID-19a detektatzeko

Osasun Sailak Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratu du COVID-19ri dagokionez egunero bezala.


EGINDAKO PROBAK Euskadin guztira, 90.749 PCR eta 40.924 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 10.662 proba egin ziren, daturik altuena orain arte. BAIEZTATUTAKO KASUAK Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 15.138 da, eta horietatik %69 berreskuratuta edo alta emanda daude. Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 55 dira. Kontuan izan behar da proba honek detektatzen duela pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Epidemiaren bilakaera baloratzen laguntzen du. "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 483 dira. Gogoratu behar da proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen dituela, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakela. POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA Orain arte, 1.274 heriotza izan dira guztira eta atzoko egunean erregistratutako 19. 686 pertsona ospitaleratuta daude (atzo baino 42 gutxiago); horietatik 104 ZIUn daude eta 579 solairuko geletan.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #NekaneMurga

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude