Aurrez aurreko hezkuntza-jarduera ikasgeletara itzuli da modu mailakatuan

DBHko 4. maila, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa eskaintzen duten ikastetxeetan aurrez aurreko jardueretara itzuli dira modu mailakatuan.

Gaur maiatzak 25, astelehena, hasi da Euskadin DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleen itzulera mailakatua, aurrez aurreko hezkuntza-jarduerara. Etapa horiek ematen dituzten ikastetxeak, euren pedagogia eta antolaketa-autonomiaren barruan, jarduera presentzialera itzuli dira, nork bere hezkuntza-lehentasunak ezarrita, ikastetxearen eta ikasleen ezaugarrien arabera, eta mailaka.


Ikastetxeak dira ikasleak ondoen ezagutzen dituztenak, eta eurek ezarri dituzte plangintza zein aurrez aurreko jardueraren antolaketa, ikasturtearen amaierara arte. Gerta daitekeen kasuistika zabalaren barruan, egon daitezke ohiko irakaskuntza-jarduerari heldu dioten ikastetxeak, edo aurrez aurreko eskolak errefortzu edo tutoretza-jardueretan zentratzen dituztenak. Badira, halaber, ikasturtea modu telematikoan amaituko duten ikastetxeak, edo baita bi modalitateak konbinatzen dituztenak ere.


Gaur ikastetxeetara itzultzen hasi den jarduera presentziala ugarituz joango da datozen egunetan, ikasgeletara itzuli ahal izateko lehenetsi diren hezkuntza-etapetan. Ikasgeletara itzultzeko lehen egun honetan, Institutuen % 20 inguruk hasi dute jarduera presentziala ikasleekin; Lanbide Heziketako ikastetxeetan ia ikastetxe guztiek ekin diote gaur.


Irudietan, Martin de Bertendona Bigarren Hezkuntzako Institutuko eta Elorrieta-Erreka Mari Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko ikasleak, biak Bilbon, lehen eskola presentzialei ekin die gaur goizean, osasun-agintariek ezarritako argibideei eta neurriei jarraituz.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Hezkuntza #Ikastetxeak #Deseskalatzea #DBH #Batxilergoa #LanbideHeziketa #Ikasleak #Irakasleak

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020