Autoen aparkalekuetan neurriak hartuko ditu Ataungo Udalak

Ataungo Udalaren azken bandoan ongi aparkatu eta lasai ibiltzeko eskatu zitzaien herritarrei.


Ataunen ez dira falta ibilgailuak aparkatzeko tokiak, baina kasu asko dira behar bezala egiten ez direnak. Arazorik handiena San Martin auzoan dagoela zehaztu du udalak, bai plaza ingurua eta baita Herri Ikastetxe inguruko aparkalekuak ere. Udalaren aurreko gunea noiznahi egoten da autoz beteta, behar ez den tokian autoak egoten direlarik. Honen ondorioz, sarritan agertzen dira galtzada-harriak eta piloiak puskatuta. Joxemiel Barandiaran Herri ikastetxearen aurrean ere, badira zenbait kasu autoak modu desegokian aparkatzen direnak eta Auzoeta Udal Polikiroldegiaren ondoan ere, beste horrenbeste.


San Martin auzoko lurpeko aparkalekuan nahiz eta tarifa oso merkea izan, bada ordaintzen ez duen jendea eta zenbaitetan, erreserbaturiko lekuetan uzten dute. Hau guztia modu egokiago batera bideratzera derrigortu da udala eta ondorengo neurriak hartuko dituela iragarri du:


1 - Plazako aparkalekua zamalanetarako eta erosketak egiteko bakarrik erabili ahal izango da, eta, hortaz, gehienez 30 minuturako utzi ahal izango da ibilgailua.

2 - Gauez ezin izango da aparkatu.

3 - Lurpeko aparkalekuan ezin izango da erreserbaturiko lekuetan aparkatu, eta beharrezkoa izango da tiketa jartzea.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #SanMartin #Autoak #Ibilgailuak #Aparkalekuak #Gizartea #Ekonomia #Politika #EuskoJaurlaritza #GipuzkoakoForuAldundia #Euskadi #EuskalHerria #Gipuzkoa #Goierri

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude