Auzoeta kiroldegian eta Zelai frontoian jarriko dira aurten hauteslekuak Ataunen

COVID-19aren pandemia dela eta hauteskunde mahaiak lekuz aldatzea erabaki du Ataungo Udalak.

Ataungo Udalak zabaldtako azken oharraren arabera, U12ko hauteslekuak lekualdatzea erabaki dute COVID-19aren pandemia dela eta. Leku aldaketa horrez gain, beharrezko segurtasun eta higiene neurriak zorrotz betearaziko dituztela ere zehaztu dute. Orain arte Joxemiel Barandiaran Herri Ikastetxean eta San Gregorioko elkargunean uzten bazuen bakoitzak hauteskundeetarako bere botoa, 2020koan ez da horrela izango.


Udalak jakinarazitakoaren arabera, albiste honen irudian ikus daitekeen aparkalekuko ate handia erabiliko da sartu irteerak egiteko Auzoeta kiroldegian. Datozen ohar hauek ere kontuan hartzeko eskaria egiten dute:

  • 09:00tatik 20:00tara egongo da botoa emateko aukera

  • Maskara janztea derrigorrezkoa izango da

  • Sartu baino lehen eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dira

  • Metro eta erdiko distantzia soziala bermatu berharko da gainerako pertsonekiko

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #AtaungoUdala #AuzoetaKiroldegia #ZelaiFrontoia #Hauteskundeak #EAEkoHauteskundeak #LegebiltzarrerakoHauteskundeak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude