Azaroak 25: Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Urtero bezala Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela erakutsiko dute zenbait emakumek azaroaren 25 honetan.

Beste urte batez ere kalera irtengo dira emakumeak Ataunen ere, emakumeen kontrako indarkeriarik onartuko ez dela ohiukatzeko. Joan zen astean Ataungo Udalak bando bat argitaratu zuen bere sare sozialetan eta herriko etxe guztietara banatu zuen berdintasun-batzordeak idatzitako testu batekin. Herriko zenbait elkarte eta taldek, bat egin zuten idatziarekin eta gaurko egunez, ozen eta zabal aldarrikatu nahi dute gizarte berdinzale batean bizi nahi dutela.


Aste honetan Joxemiel Barandiarean herri ikastetxean ikasgelak morez janzten aritu dira eta gaur, egunari lotutako zenbait ekintza eta jarduera burutuko dituzte maila guztietako ikasleek. Bestetik, San Martin auzoko plazan elkarretaratzea egingo da 19:00tatik aurrera berdintasun-batzordeak deituta.

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude