Azaroan egingo da 2019ko Jentilen Etorrera

Azaroko lehen larunbatarekin batera Jentilen Etorrera ospatuko da Ataungo kaleetan.

Bueltan dira Jentilak Ataungo kaleetara azaroaren lehen larunbatean eta ikuskizun berria eskainiko dute bi saiotan. San Martingo plazan emango da ongi etorria 18:15etan eta ondoren Auzoeta kiroldegira bitarteko ibilbidea egingo dute jentilek desfilean. Kiroldegian engingo den ikuskizuna bi saioetan egingo da: Lehenengo saioa 19:00etan izango da eta bigarrena berriz 21:00etan.


Bertara joan ahal izateko, derrigorrezkoa izango da Jentil Baratza Kultur Elkarteak eskuragarri jarriko dituen dohako sarrerak erostea. Urriaren 18an goizeko hamarretan www.jentilbaratza.eus webgunean izango dira eskuragarri online erosi ahal izateko. Bertan eskuratzeko aukerarik izan ez dutenek, Azaroaren 2an San Martin auzoko plazan eta Auzoeta kiroldegian eskuragarri izango dituzte arratsaldeko lauretatik aurrera.


Informazio gehiago eskuragarri izango da www.jentilbaratza.eus webgunean edo jentilbaratzake@gmail.com helbide elektronikoan. Zatoz garai bateko kondairen gauean murgiltzera!


#Ataun #AtaungoUdala #SanMartin #AuzoetaKiroldegia #JentilenEtorrera #JentilbaratzaKulturElkartea #Kultura #Antzerkia #OtsoakDantzaTaldea

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020