Azaroaren 10eko hauteskundeen jarraipena Ataun Irratian

Inoiz baino jarraipen zehatzagoa izango dute estatuko hauteskundeek Ataun Irratian igande honetan.

Igande honetan zabalduko dira hauteslekuak estatua gidatuko duen alderdia zein izango den erabaki ahal izateko. Buru-belarri ariko da Ataun Irratiko lantaldea lanean igande honetan hauteskundeen jarraipen zehatza eta garbia egin ahal izateko. Espainiako datu orokorrak zehazteaz gain, EAEra begira ere jarriko da taldea eta bertako informazioa ere eskuragarri egongo da.


Egunean bertan, unean uneko datuak eta emaitzak eskainiko ditugu webgunean egokitu dugun orrialde berezi batean. Ordura argitaratzen diten datuak, probetakoak izan daitezkela kontuan hartu behar dugu. Orrialde nagusian, albisteak, informazioa eta alderdi gorenen uneko datuak eskuratzeko aukera izango da EAEko datuekin batera. Estatuko emaitza eta datu orokorrak eskuratu ahal izateko, emaitzen orrialdea bisitatu beharko duzu eta honako hau momenturo eguneratuko da egunean bertan. Ataungo bertako datuak eskuratzeko aukera ere izango da zuzen-zuzenean, ataungo emaitzak orrialdean sartuz.


Ataun Irratiko Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialek ere azken uneko informazioa isladatuko dute egun osoan zehar. Lantaldeak fin-fin egingo du lan egun osoan zehar informazio zehatza eta momentukoa eskaini ahal izateko.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Hauteskundeak #HauteskundeOrokorrak #Espainia #Politika #Gizartea #Aktualitatea #EAE #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #Madril #SanMartin #SanGregorio #Aia #Facebook #Twitter #Instagram

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude