Azken 24 orduetan beste 2 covid-19 kasu agertu dira Ataunen

Osasun Sailaren azken iragarpenak beste bi positibo atzeman ditu Ataunen eta pandemiaren hasieratik 48 dira jada detektatu dituztenak.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak covid-19 pandemiaren datuen eguneraketa egin du egunero bezala. Azken txostenaren arabera, herriz-herriko datuak begiratzen hasi eta Ataunek beste bi kasu gehiago batu ditu zerrendara. Gauzak horrela, pandemia hasi zenetik 48 dira atzemandako kasuak herrian.


Goierri bailaran 46 kasu atzeman dituzten azken 24 orduetan eta positibotasun gehien Beasainek izan du beste behin ere. Datu positibo bati begiratzen hasita, azken zortzi egunetako positibotasun kopururik txikiena atzeman dela esan beharko genuke.


Aste honetan Ataungo San Martin auzoko jaiak ospatuko beharko lirateke, baina osasun egoerak ez du bermatzen hauek behar bezala ospatzerik. Ataungo Udalak kaleratutako ohar batean, honen inguruko informaioa eta xehetasunak adierazi dituzte 2020ko festak bertan-behera geratu direla adierazteko.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude