Azken aldaketa batzuk egiten ari da Itelazpi enpresa Ataungo antenetan

Telebista-antenez arduratzen den enpresa azken aldaketa batzuk egiten ari da Ataunen.

Urtearen hasieratik dugun kontua da telebistak birsintonizatu behar izatearena kate guztiak behar bezala ikusi ahal izateko. Ataun herriari dagokionez, azken aldaketa batzuk egiten ari da telebista-antenez arduratzen den Itelazpi enpresa Ataungo udalak jakitera eman duenez.


Bien bitartean, baliteke etxeetan kate batzuk behar bezala ikusi ez ahal izatea. Behin lanak amaituta, baliteke kate batzuk ondo ez ikustea ere eta kasu hauetan norbere etxeko edota komunitateko antena egokitu edo birsintonizatu beharko litzatekeela iragarri dute.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #Telebista #Itelazpi #AntenaEgokitzea #SanMartin #SanGregorio #Aia #Gizartea #Herritarrak #EuskalHerria #Euskadi #Goierri #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #IparEuskalHerria #Espainia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude