Azken asteetako euriteek kalteak utzi dituzte Ataunen, Kiñu bidearen azpiko magalean

Ataungo Udalak jakitera emandako ohar baten arabera ez dira nolanahiko kalteak azken astean euriteek eragin dituztenak San Gregorio auzoan.

Hondamen naturalak mendean izatea ez da batere erraza izaten eta ingurumenean uzten dituzten zenbait kalte konpontzea, erabaki garrantzitsua izan daiteke. Ataungo San Gregorio auzoan, Kiñu bidearen azpiko magalean (ur deposituaren azpian), magala behera erortzeko zorian dago.


Euskalmeten (Euskal Metereologia Agentzia) Agauntzako estazioak abenduaren 7tik 13ra bitartean jasotako datuen arabera, 93,2l/m² pilatu ziren aste osoan zehar. Igandea izan zen abenduan euririk egin ez zuen egun bakarra, eta beraz, aurretik botatako zaparradek jarri dute ingurukoen egoera arriskuan.


Udaleko iturriek sare sozialen bitartez zabaldu zituzten jasotako irudiak eta egoera hau konpondu ahal izateko aztertzen ari direla aurreratu zuten.

ATI © 2021

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude