Azoka bereziko protagonistak ez dira faltan izango



Urtero bezala, artzainak eta ardiak izango ditugu biharko egunez Ordizian protagonista.

Egitarau zabala izango da bihar Ordizian:

9:00- Ahari eta ardien erakusketa Garagartza plazan. Eusko Labela duten esne bildotsak burruntzi eran erreketa Garagartza Plazan.

11:00- Artaldeak igaroko dira gune Historikoan barrena.

11:15- Idiazabal gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala, Udaletxeko Batzar aretoan. Joxe Mari Goenaga Zine Zuzendari eta Gidoilari Ordiziarrak ebakiko du gazta berria. Aldez aurretik, Zacarias Puente, Kantabriako Gazta Kofradiaren sortzailea omenduko da, eta gazta kalitatearen eta erregulartasunaren sariak emango dira.

11:30- Gazta egitea eta mamia dastatzea Garagartza plazan.

11:30- Eusko Labela duten burruntzian erretako esne bildotsen dastatzea, Garagartza plazan, ASPANOGIren, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen, alde.

12:15- Ile-mozte erakustaldia, Garagartza Plazan.

18:00- Ordiziako kasko historikoaren bisita gidatu antzeztua D´elikatuz Zentroa eta Urrup Antzerki taldearen eskutik. D´elikatuz Zentroan hasiko da.

Goizean asteroko ohiko feria egingo da, gazta-salmentarako eta Goierriko artisautza produktuen saltokiak ere jarriko dira. Trikitilariek eta dultzaina-joleek alaituko dute herria.

#Ordizia #Artzaineguna #Azoka

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude