Badator 2018ko Ataungo liburu eta disko azoka


Urtero bezala liburu eta disko azokaz gozatzeko aukera izango da Ataunen eta Goierriko beste zenbait herritan.

Beste urte batez jarraian ez da faltan izango Ataungo liburu eta disko azoka abenduko hirugarren asteburuan. Ostiralean (abenduak14) hasi eta igandera bitartean (abenduak16) hainbat liburu eta beste zenbait disko egongo dira salgai. Hauek denek, %15eko beherapena edukiko dute Ataungo udalari esker. Albiste honen irudietan ageri diren moduan, ondorengo hau da azokak edukiko duen programaketa: Abenduak 14, ostirala: - 18:00etan: Azoka zabaldu egingo da. - 18:30etan: Ataungo Irakurle Taldearekin elkarlanean "Goseak janak" liburu lantzea eta aurkeztea Idurre Eskisabel Larrañaga idazlearen eskutik. - 19:00etan: Jokin Lasak "Hamaika gezur" diskoa aurkeztuko du Barandiaran museoan eskainiko duen kontzertuan. - 20:00etan: Azoka itxi egingo da. Abenduak 15, larunbata: - 11:00etan: Azoka zabaldu egingo da. - 12:30etan: Petti eta Enekok "Bonberenean zuzenean" diskoa aurkeztuko dute. - 13:00etan: Elixabete Garmendiak "Carlos Garaikoetxea, lider bat lehendakari" - 14:00etan: Azoka itxi egingo da. - 16:00retan: Azoka zabaldu egingo da. - 18:00etan: Maddi Noguerak, "Ying,Yang" disko berria aurkeztuko du. - 19:00etan: Inhar eta Aitzol Eskisabel anaiek, Huntza taldearen "Xilema" disko berriaren aurkezpena egingo dute. - 20:00etan: Azoka itxi egingo da. Abenduak 16, igandea: - 10:00etan: Azoka ireki egingo da. - 10:30etan: Umeentzako ipuin kontaketa, J.M.Barandiaran Herri eskolako haurren eskutik. - 11:30etan: Eskulan tailerra Jenny Cruzekin elkarlanean. - 13:00etan: Kepa Altonaga (Euskadi sarietan aurtengo irabazleetako bat). Solaskide Jose Angel Irigaray izango du, Keparen "Patagonia Hazparnen barrena" (E.S) eta "Duvosin kapitainaren malura-Bonaparte Printzearen itzalean" liburuez ariko dira. - 14:00etan: Azoka itxi egingo da. Azokako egunetan, Jenny eta Sandrak beraien materiala jarriko dute salgai. Ataun irratiko lankideak eta bertan izango gara musikari eta idazleak elkarrizketatzen ere. Animatu eta gertura zaitezte!

#Ataungoudala #Ataunirratia #Ataungoliburuetadisoazoka #Ataun #IdurreEskisabelLarranaga #JokinLasa #JoxemielBarandiaranikastetxea #JoxemielBarandiaranmuseoa #Petti #EnekoDorronsoro #Bonberenea #ElixabeteGarmendia #MaddiNogera #InharEskisabel #AitzolEskisabel #Huntza #JennyCruz #KepaAltonaga #JoseAngelIrigaray #Ataungoirakurletaldea #Albistea

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020