Badator Ataungo Liburu eta Disko azokaren XIV.Edizioa

Abenduaren 13tik 15era bitartean egingo da Ataungo Liburu eta Disko azokaren aurtengo edizioa.

Abenduak urtero dakarrena kultura eta literatura izan ohi da eta hutsik egin gabe abenduaren 13tik 15era egingo da Ataungo Liburu eta Disko azokaren XIV.edizioa. Ataungo Irakurle taldea lan eta lan aritu da azken hillabetean abenduko asteburua gobidatu ezberdinez betetzeko. Hemen dituzue aurtengoa bisitatuko duten artistak:


- Larunbatean 11:30ean Andres Gomez Alonsoren “Tus ojos mañana” liburuaren aurkezpena.

- Larunbatean 12:00etan Xabier Berasaluzek “Leturia” “Tarrapatan. Pandero baten ibilbidea” aurkeztuko du.

- Larunbatean 12:30ean Zuek Heben, Euskal Herriko Atlas Geopoetikoaren aurkezpena.

- Igandean eguerdiko 11:30ean Lorea Agirre Dorronsoro eta Idurre Eskisabel Larrañagaren eskutik “Trikua esnatu da. Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara” liburuaren aurkezpena.

- Igandean 12:30ean “Etxeak eta hilobiak” liburuaren aurkezpena eta solasaldia Bernardo Atxagarekin.


Ataungo Udalari esker %15eko deskontua izango da egiten diren erosketa guztietan. Urteroko lehiaketa ere martxan jarri du antolakuntza taldeak Twitter eta Facebook sare sozialetan:

Ataun Irratiak ere kolaborazio berezia egingo du urtero bezala. Gonbidatu guztiak elkarrizketatu eta bakoitzaren erreportaje labur bat egongo dira ikusgai www.ataunirratia.com atarian. Animatu eta gerturatu zaitez azokara!


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #AtaungoUdala #AtaungoIrakurleTaldea #Literatura #Gizartea #Kultura #Musika #Idazleak #Musikariak #AndresGomezAlonso #XabierBerasaluze #Leturia #ZuekHeben #LoreaAgirreDorronsoro #IdurreEskisabelLarrañaga #BernardoAtxaga

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude