Badator Gatibu taldearen disko berria



Azaroarean 30ean iritsiko da Gatibu talde euskaldunaren disko berria.

Indar handiarekin dator Gatibu taldea hilabete honen amaierarako. Hileko azken ostiralean aterako dute kalera beraien disko berria eta hainbat zuzeneko ere eskainiko dituzte Donostia, Gasteiz eta Bilbon. Azken Indioak izenez emango dute ezagutzera eta 13 kanta izango ditu. Abenduan hasita, hainbat zuzeneko eskainiko dituzte eta jada eskuragarri daude sarrerak.

Proiektuaren aurkezpenaren aurretik ordea, Londresen izango dira taldekide guztiak zuzeneko emanaldi bat eskaintzen. Grabaketa lanak AEBn egin dituzte, Texaseko Sonicranch estudioan zehazki. Lan ederra izan dela aurreratu dute musikariek eta Santi Garciaren ekoizenarekin ere gozatu dutela diote.

#Gatibu #Musika #EuskalHerria #Donostia #Gasteiz #Bilbo #AEB #Londres #SantiGarcia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude