Baieztatutako positibo berrien portzentaiak behera egiten jarraitzen du atzo %16ra jaitsiz

Euskadin, guztira, 11.018 dira kutsatutakoak, 831 hildako eta 5.026 osatu edo alta emanda.

COVID19 positibo berrien kopurua 246 da eta guztira, Euskadin egiaztatutako kasuak 11.018 dira. Horietatik, 1.352 daude ospitalean, alegia, 34 pertsona gutxiago. Beste 27 hildako daude eta guztira 831 dira gurean koronabirusaren eraginez zenduak. Hala ere, egiaztatutako positiboen portzentaiak behera egiten jarraitzen du, atzo % 16ra jaitsiz, alegia, orain arteko baxuena. 1.536 proba egin ziren atzo eta guztira, pasa den astean egiten hasi ziren testak kontuan izanik, honez gero 38.800 proba burutu dira Euskadin. Era berean, ospitalizazioen kopuruak beheranzko joerari eusten dio, 34 pertsona gutxiagorekin bezperarekin alderatuta. Horrez gain, 5.026 lagun osatuta edo ospitaleko alta jasota daude gurean. Lurraldeka, hauek dira datuak: - ARABAN 3.034 kutsatu daude, eta horietatik 212 ospitaleratuta daude. - BIZKAIAN, 5.933 pertsona kutsatu dira, eta horietatik 862 ospitalean daude. - GIPUZKOAN, 2.051 positibo daude, horietatik 278, ingresatuta.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #MikelSanchez

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude