"Bajo mismo techo" komedia ezaguna asteburu honetan Ataunen

"Mascotas" filmaren bigarren atala eta "Bajo mismo techo" izango ditugu asteburu honetan Ataunen.

Beste asteburu batez jarraian, bi film izango ditugu ikusgai Ataungo Herri Antzokian ostiral, larunbat eta igandean. Haurren saioan "Mascotas" animazioaren bigarren atala ikusteko aukera izango da gazteleraz. Max-en jabeak ezkondu eta semea izan du, aldaketa handiak dira horiek gure txakur gogokoenarentzat, baina nola jokatuko du Maxek egoera horien aurrean? Helduen txandan berriz "Bajo mismo techo" komedia ezagunak hartuko du txanda. Filmaren protagonistak, dibortziatu ondoren hipotekak bizikideratzara behartzen duen bikotea dira hauek. Honela, Nadia eta Adriánek gerra deklaratuko diote elkarri.


#Ataun #Ataungoudala #Herriantzokia #Kultura #Gizartea #Zinema #Mascotas #BajoElMismoTecho #Animazioa #Komedia #Haurrak #Gazteak #Filmak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude