"Barandiaran oinatzetan" ibilaldi gidatua ekainaren 6an

Joxe Miel Barandiaran etnografo eta arkeologo ataundarraren bizipenak ezagutzeko aukera izango da gaurkoan.

Gipuzkoako parketxe sareak, Ataungo Barandiaran museoak eta Ataungo Udalak ibilaldi bat antolatu dute etnografo eta arkeologo horren ezagun izan zen Joxemiel Barandiararen bizipenak ezagutzeko aukera ostiral honetan.


Bertan parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea ondorengo komunikabideetako bat erabiliz:

  • 943180335

  • 688895069

  • barandiaran@gipuzkoanatura.eus

  • www.gipuzkoanatura.eus

Barandiaran Museoan izango da abiapuntua goizeko 11:30etan eta amaiera 13:00ak aldera izango dela eman dute jakitera eta 12 urtetik gorakoentzat da gomendagarria. COVI-19a dela eta zenbait prebentzio neurri hartuko dira: Talde txikian ibiliko dira elkarren arteko segurtasun-neurria bermatu ahal izateko. Eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango dute. Bakoitzari bere musukoa (maskarilla) eramatea eskatzen da.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #AtaungoUdala #ParketxeSarea #Gipuzkoa #Euskadi #EuskalHerria #Goierri #Mendia #Natura #Gizartea #Kultura #BarandiaranMuseoa #JoxeMielBarandiaran #Etnografia #Arkeologia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude