Batzordeek hauteskundeetan parte hartuko duten hemezortzi alderdi politikoak aldarrikatu dituzte

Hamabi hiru Lurralde Historikoetan aurkeztu dira, bost hautesbarruti bakarrean eta bat bitan.


Hauteskunde Batzordeek atzo, astelehena, aldarrikatu zituzten hiru Lurralde Historikoetako bakoitzean Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan parte hartuko duten hautagai-zerrendak. Guztira 18 alderdi politiko aldarrikatu dituzte, horietako hamabi hiru Lurralde Historikoetan aurkeztu dira, bost hautesbarruti bakarrean dira eta bat bitan. Aldarrikatutako hautagai-zerrendak gaur argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.


Uztailaren 12ko hauteskunde autonomikoetara aurkeztu diren hautagai-zerrendek aurkeztutako dokumentazio osoa aztertu ondoren, hiru Lurralde Historikoetako Hauteskunde Batzordeek atzo, astelehena, aldarrikatu zituzten Eusko Legebiltzarrerako datozen hauteskundeetan parte hartuko duten hautagai-zerrendak.


Hamabi dira Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Lurralde Historikoetako bakoitzean hautagai-zerrendak aurkeztu dituzten alderdi politikoak: Euzko Alderdi Jeltzalea, Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSOE), Animalien Tratu Txarren Aurkako Alderdi Animalista (PACMA), Euskal Herria Bildu (EH Bildu), Aulki Zuriak, Equo Berdeak, Vox (Vox), Bidezko Mundurantz (PUM+J); PP+Cs (PP+Cs), Elkarrekin Podemos, Recortes Cero Los Verdes (Recortes Cero LV) eta Libres por Euskadi.


Horiez gain, beste bost dira hautagai-zerrendak Lurralde Historiko bakarrean aurkeztu dituzten alderdiak: Ongi Etorri (Araba); Alderdi Humanista (Bizkaia); Unión Cristiano Demócrata Española (UCDE) (Gipuzkoa); Euskadiko Langileen Alderdi Komunista (PCTE) (Bizkaia) eta Alderdi Libertarioa (Gipuzkoa).


Liga Foralista – Foruzaleak Arabako eta Bizkaiko hautesbarrutietan aurkeztuko da.


Hautagai-zerrendak EHAAn argitaratu ondoren, aldarrikapenaren aurkako errekurtsoa aurkezteko epea zabaldu da. Zehazki, inpugnazioak ekainaren 17n eta 18an aurkeztu beharko dira eta epaitegiek ekainaren 20rako eman beharko dute euren erabakia. Inpugnatutako hautagai-zerrendek erabakia Konstituzio Auzitegiaren babes-errekurtsopean jarri ahal izango dute, eta honi buruzko erabakia hauteskunde-kanpaina hasi aurretik, (ekainaren 26) eman beharko luke.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Hauteskundeak #HauteskundeAutonomikoak #U12 #Politika #Herria #Herritarrak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude