Belandia: " Hiruhileko batean 33.000 enplegu desagertu dira"

Lanbideko zuzendari nagusiak nabarmendu du pertsona asko langabe egotetik ez-aktibo egotera igaro direla.

Borja Belandia Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak, gaur goizean, honako hau nabarmendu du: gau Eustat Euskal Estatistika Erakundeak argitaratu duen Biztanleriaren Jardueraren Araberako Inkestak (BJA) erakusten du apirilaren eta ekainaren bitartean Euskadin 33.000 enplegu galdu direla. Zehazki, biztanleria okupatuak honako sektore hauetan egin du behera: zerbitzuak (27.500 pertsona gutxiago), industria (5.400) eta eraikuntza (100); aldiz, nekazaritzan, 800 lanpostu gehiago daude.


Bestalde, Belandiak honako hau nabarmendu du: “bizi izan dugun egoerak eta oraindik guztiz konpondu ez denak ezjakintasun-sentsazioa eragiten digu; beraz, pertsona asko langabe egotetik ez-aktibo egotera igaro dira, edo, beste modu batera esanda, modu aktiboan enplegua ez bilatzera”. “34.100 pertsona gehiago daude langabeen, ez-aktiboen edo enpleguaren bilaketa aktiborako kudeaketarik egiten ez dutenen artean”. Bigarren hiruhileko honetan, 6 pertsona langabe gehiago zenbatu dira, LANEren (Lanaren Nazioarteko Erakundea) irizpidearen arabera; alegia, enplegua bilatzen ari diren, bilaketa-kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta lan egiteko eskuragarri dauden pertsonak dira. 19.600 pertsona gehiago daude ez-aktibo gisa; alegia, ez dute enplegua bilatzen. Eta beste 8.500ek diote enplegua ari direla bilatzen, baina ez dute bilaketa-kudeaketarik egin hiruhileko honetan.


Esan duenez, krisi honek eragin handiagoa du gazteen artean –haien langabezia-tasak ehuneko 3,3 puntu egin du gora–, atzerritarren artean –haien langabezia-tasa 6 puntukoa da– eta gizonen artean –beste 8.400 langabe gehiago zenbatu dira, eta, emakumeen artean, langabeziak behera egin du, 2.400 gutxiago–. Eta, lurraldeen arabera, Araban eragin handiagoa izan du Bizkaian eta Gipuzkoan baino. Araban 2.400 langabe gehiago daude, eta langabezia-tasak ehuneko 2 puntu egin du gora; % 11,8koa da. Gipuzkoak 1.900 langabe gehiago ditu, eta langabezia-tasak ehuneko 0,7 puntu egin du gora, % 8,6ra arte. Bizkaian, langabe-kopuruak gora egin du, eta 1.800 gehiago dira, eta langabezia-tasa % 11,9koa da; alegia, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,6 puntu gehiago.


“Modu berean, oraingoan ere zenbat eta prestakuntza gehiago orduan eta enplegagarritasun gehiago dagoela ikusten dugu”, esan du Lanbideko zuzendari nagusiak. Hala, gehienez lehen mailako ikasketak dituztenen artean, okupazio-tasa % 57,2koa da, eta goi-mailako ikasketak dituztenen artean, batez beste, % 82,1ekoa.


ABEEEak direla eta, inkesta honetan asteka prestatutako analisiak berriz ere erakusten du apirileko lehen asteen ondoren jarduerari berriro ekiten hasi zaiola, baina oraindik badagoela nahiz eta bueltatzeko lana izan oraindik bueltatu ez den pertsona-kopuru handia, ekainaren 30ean. Hala, lanik egiten ez duen biztanleria okupatuaren ehunekoak 32,2 puntu egin du behera hiruhilekoan, % 46,1etik apirileko lehen astean, % 13,8ra ekaineko azkenekoan.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Politika #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Deseskalatzea #Normaltasunberria #Ekonomia #BorjaBelandia #Lanbide #Enplegua #Langabezia

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude