Bermeoko portuan bainurako guneak ezarri dituzte uda honetarako

Martillo kaian kokatutako 600 m2-ko azalera, eta honen aldamenean 2.377 m2-ko ur-lamina.

Portuen Zuzendaritzaren ebazpen baten bitartez, datozen hiru urteetan, udako denboraldian —ekainaren 15etik irailaren 30era—, Bermeoko portuan bainua hartzeko baimenduko diren guneak finkatu ditu Eusko Jaurlaritzak.


Bermeoko Udalak bainua hartzeko portuko guneak edo esparruak mugatzeko eskatu zuen. Hortaz, Jaurlaritzak honako gune hauek ezarri ditu:


  • Lehorreko azalera: 600 m2, Martillo kaian.

  • Ur-lamina: 2.377 m2, Martillo kaiaren aldameneko gunean.

Bainurako gune horien kudeaketa eta kontrola Bermeoko Udalaren esku geratuko da. Bertan, edukierari, neurri sanitarioei, jendearen arteko distantziari edo portuko zona dela kontuan hartuz horrek dituen arriskuez ohartarazteko informazioa emango duten seinaleak ezarri beharko ditu Udalak.


Erabiltzaileei uraren kalitateari eta ordutegiei buruzko informazioa emango die, eta uretan xaboia edo produktu kimikoak erabiltzea edo bertara isurtzea debekatua dagoela ere jakinaraziko die. Bainua hartzea baimenduta egongo den lekuetan kortxo-ilara bat ipiniko da gunea mugatzeko. Hala, ontziek, tarteka, kaiaren ondoan dagoen pantalana erabili ahal izango dute.


Gainera, Bermeoko Udalak bere gain hartuko du gune horren kudeaketa, kontrola eta erantzukizuna, bertako segurtasuna, garbiketa, higiene-neurriak eta neurri sanitarioak eta abar bermatzeko behar den pertsonala ezarriz. Bertan gertatzen diren gorabeherak Bermeoko Udaltzaingoak ebatziko dituela aipatu behar da.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Bermeo #Deseskalatzea #Hondartza #Uda #Hondartza #Normaltasunberria

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude