Beroaren ostean hotza eta eguraldi txarra bueltan dira

Egun beroa eta eguzkitsuaren ondoren behera egingo dute termometroek euri zaparradak erakarriz.

Txoria euritan

Tenperaturak epel eta beroen artean ibili dira azken egunetan, baina gaurko igoera nabarmena izan da azken egunei erreparatuta. Gaur 35ºC izan ditugu batez beste Euskal Herrian: Bilbon 34ºC, Donostian 32ºC, Gasteizen 33ºC eta Iruñan 36ºC. Euskal Meteorologia Agentziak twitter kontuan jakinarazi duenaren arabera, gau sargoria dator:

Bihar ostirala, bero handia egingo du goizean zehar baina eguerditik aurrera freskatzera egingo du ipar haizearen eraginez. Kostaldean izango da aldaketaren lehen eragina baina hortik aurrera gainerako lekuetan ere nabarituko da euri apur bat egingo duelarik. Tenperaturarik altuenak aurreko egunekoen antzekoak izango dira.


Larunbatean berriz aldaketa nabarmena jasango dugu. Fronte bat iritsiko da gure lurraldera eta honek ipar aldean asko freskatzea ekarriko du maximoak 25ºCan eta kantauri isurialdean euria utziz. Nahiz eta lainoek hegoaldera ez duten euririk ekarriko, gutxi jaitsiko da tenperatura eta ipar haizeak giro motela eta freskoa mantentzen lagunduko du.


Igandetik aurrera eguraldi txarrak jarraituko du Euskal Herriko txoko guztietan. Euria egingo du egun osoan zehar igandean nahiz eta termometroek maila berdintsuan jarraituko duten ipar-ekialdeko haizearekin. Astelehenetik aurrera oraindik ere gehiago egingo dute behera termometroek eta 20ºC inguruko maximoak jasoko ditugu batez beste. Euriarekin jarraituko dugu nahiz eta ipar-mendebaldeko haizeak lasaitzera egingo duen arratsaldetik aurrera.


#Eguraldia #Euskalmet #EuskalHerria #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Bilbo #Donostia #Gasteiz #Iruña #Uda #Twitter

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude