Berri Txarrak, La Pegatina eta Iseo & Dodosound izango dira San Fermin festetan



Uztailaren 6tik 13ra bitartean, Talco, Los Caligaris, Nathy Peluso, Jupiter Jon eta Bad Gyal ere izango dira.

La Pegatina, Berri Txarrak... aurtengo sanferminetan Iruñeko Foruen plazan izango dira Noticias de Navarrak jakinarazi duenaren arabera. Kontzertu hauek uztailaren 6tik 13ra izango dira, Udalak antolatuta.

Hilaren 6an, 7an, 8an eta 13an lau emanaldi izango dira. Musika estiloetan, hard rock, trap, pop, ska edota reggae doinuak nagusituko dira.

La Pegatina izango da oholtza gainean arituko den lehenengo taldea, uztailaren 6an. Aurten argitaratutako Ahora o nunca diskoa aurkeztuko dute.

Berri Txarrakeri egokituko zaio festetako hirugarren eguna dantzan jartzea. Infrasoinuak lan berriko kantuak taularatuko ditu hirukoteak.

#Iruñea #BerriTxarrak #Lapegatina #Hardrock #Trap #Pop #Troskaetataberna #Reggae

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude