Bertan behera geratu da Ataunen ere San Isidro eguna

Koronabirusak ekarritako alarma-egoera eta pandemiak bertan behera uztera ekarri du Ataun ere San Isidro eguna.

Urtero bezala, San Isidro eguna ospatzekoak ziren ataundarrak ere maiatzaren hasieran. Ataungo udalak zabaldu duen oharraren arabera, bertan behera utzi behar izan dute azoka azken aste eta hilabeteetako egoera dela eta. 2020 honetan, Aia auzoan zen antolatuta eguneko egitaraua.


Udalak jakitera eman duenaren arabera, hurrengo urtera atzeratu dute ospakizun berezi hau eta beti ere dena "ondo" doan bitartean egingo da. Nekazaritzako lehen sektoreak lanean diarduten zenbait ekoizle dira oraindik ere Ataunen. Hauei babesa ematea "nahitaezkoa" dela gaineratu du Ataungo Udalak eta eginiko lana behar den bezala aitortzea.


Azken asteetako egoera honetan ere, egokitzapenak egin nahi dituzte bertako ekoizleek produktuak kontsumitu ahal izateko katalogo baten bitartez. Baieztatu dutenaren arabera, luze baino lehen amaitu nahi dituzte lan hauek herriko etxe guztietara bana dadin.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #AtaungoUdala #SanIsidro #Aia #SanMartin #SanGregorio #Nekazaritza #Merkataritza #Barazkiak #Baratza #ProduktuEkologikoak #Natura #Km0

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude