Bertan behera geratu da Ataungo hiru auzoetako korrikaldia

"Mantzaren oroimenez" urtero egiten den hiru auzoetako korrikaldia bertan behera geratu da Ataungo Udalak jakinarazi duenez.

Ataungo Udalak jakinarazitako oharraren arabera. bertan behera geratu da "Mantzaren oroimenez" egiten den hiru auzoetako korrikaldia. Iturri ofizialen arabera, covid-19ak eragindako egoeragatik, atlestismo taldeak ez du helduen eta haurren korrikaldirik antolatu baina datorren urtekoari begira entrenatzen jarraitzeko deia egin du.


Gauzak horrela, 2020ko Ataungo hiru auzoetako korrikaldia ez da burutuko.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude