Bertan behera geratu da Fermin Muguruzaren Donostiako kontzertua



J.A. Gasca kiroldegiarekin egindako araudiaren arabera, bertan behara geratzera eraman du Fermin Muguruzaren kontzertua.

Ekainaren 16an Donostiako J.A. Gasca kiroldegian izan behar ziren Belako eta Fermin Muguruzaren kontzertuak, baina edukiera arazoengatik bertan behera utzi dituzte bi emanaldiak.

Jakinarazi dutenaren arabera, arautegi berriak murriztu egin du pistan kontzertua eman ahal izateko aukerak. Horrela, 682 lagunentzako tokia baimentzen du momentu honetan Joko eta Ikuskizunen araudiak, orain arte zeukan edukieraren erdia gutxi gorabehera.

Hori jakin ondoren, emanaldiak bertan behera uztea erabaki dute. Antolatzaileek, sarrera erosita zeukatenek hurrengo egunetan jaso ahal izango dutela dirua bueltan esan dute. Horretarako, sarrera erosi zuten lekura joan behar dira.

#Donostia #Kontzertua #EuskalHerria #Euskara #JAGascakiroldegia #FerminMuguruza #Belako

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude