Beste 109 kasu erregistratu dira Euskadin Koronabirusagatik

Euskadik Covid19-rako tratamendu bat bilatzeko nazioarteko proiektu batean parte hartzen du.

Euskadin, COVID19ko beste 109 kasu erregistratu dira. Beraz, guztira 630 kutsatu daude, eta horietatik 262k ospitalizatuta jarraitzen dute. Hildako pertsonak 22 dira momentuz, atzo baino hiru gehiago hain zuzen ere (denak Araban). Lurraldeka, honako hau da banaketa:


GIPUZKOAN, positiboen kopurua 63koa da. (Horietatik 20 ospitaleratuta daude).

BIZKAIAN, 158 pertsonek eman dute positibo. (Horietako 70 ospitaleratuta daude.)

ARABAN, 409 kasu zenbatu dira (horietatik 172 ospitaleratuta daude).


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude