Beste bi covid positibo eman ditu jakitera Eusko Jaurlaritzak azken orduetan Ataunen

Osasun sailak argitaratutako azken txostenaren arabera, beste bi covid-19 kasu identifikatu dira azken orduetan Ataun herriari dagokionez.

Eguerdiko hamabi terdiak aldera ematen ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azken orduetan egindako PCR proben emaitzak eta horien artean, Ataun herriari egokitutako beste bi positibo zehaztu ditu gaurkoan.


Zeinbait hilabete inolako gorabeherarik gabe igaro ondoren, azken asteek zenbait covid-19 kasu utzi dituzte herrian. Egiaztatu gabe badago ere, Ataun Irratiak jakin ahal izan duenez, adin ezberdinetakoak dira kutsatu direnetako batzuk eta ez dira elkarrekin kontaktua izan dutenak ere.


Gipuzkoa "Eremu gorrian" dagoela zehaztu dute Eusko Jaurlaritzako segurtasun sailek eta indarrean dira jada euskal gobernuak ezarritako azken neurriak. Gauzak horrela, herritar guztiei neurriak zorrotz betetzen jarraitzeko eskatzen zaie eta arduraz jokatzea.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude