Beste bost COVID-19 kasu baieztatu dira azken orduetan EAEn

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak baieztatutakoaren arabera atzo 1.711 proba egin ziren guztira, 1.637 PCR eta 74 test azkar.

Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 4 dira, Lurraldeka, 1 Araban eta 3 Gipuzkoan. Atzo "test azkarraren" ondorioz atzemandako kasu bat dago. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete. Gainera, atzoko egunean, COVIDik gabeko 9 pertsona erregistratu ziren, hau da, PCR negatiboa dutenak gaixotasuna hartu ondoren.


Atzokoan hildako bat egon zen. Heriotzen datuak azken 60 egunetan PCR positiboa izan duten pertsonei dagozkie. Horrez gain, COVID diren edo izan diren 6 pertsona daude ZIUn.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #NekaneMurga #Deseskalatzea #Normaltasunberria

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020