Beste koronabirus kasu positibo bat identifikatu da azken orduetan Ataunen

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakitera eman duenez beste positibo bat identifikatu da Ataunen.

Ostegun eguerdiarekin batera Eusko Jaurlartizaren Osasun Sailak kaleratu duen boletinaren arabera beste positibo kasu bat identifikatu da Ataunen. Azken 24 orduetako datuen arabera, guztira 4 positibo direla esango dugu herrian. Gipuzkoan guztira 2.230 positibo eman dira azken orduetan eta goierrin 237 dira identifikatu dituzten kasu berriak.


Atzo beste 54 hildako izan ziren Euskadin, eta guztira, beraz, 956 lagun hil dira Euskadin koronabirusaren ondorioz. Bestalde, 5.813 lagun dira osatuta edo alta emanda daudenak. Behera egin du berriz ere positiboen ehunekoak ere, orain arteko txikiena izateraino; atzo egindako 2.971 proben % 11, eta horrek esan nahi du 10 probatik 9k emaitza negatiboa izan zutela. Guztira 45.033 test egin dira orain arte.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Goerri

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude