Beste lau positibo atzeman dira covid-19 kasuetan Ataunen azken orduetan

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak baieztatu duenez, beste lau koronabirus kasu detektatu dira azken 24 orduetan Ataunen.

Eguneroko zenbaketaren ostean, beste lau poditibo detektatu dira azken 24 orduetan Ataunen covid-19 pandemian. Bigarren olatua gainean dugun honetan, konfinamendu berriko neurriek ere indarrean jarraitzen dute eta zentzuz jokatzen jarraitzeko eskatzen dute herrietako udalek.


PCR probek beste 4 koronabirus kasu detektatuta beraz, 27 izango liratere orain art detektatuko positibo kopurua herrian. Goierri bailaran beste 67 kutsatu agertu dira egun bakar batean eta Beasain, Ordizia, Legazpi eta Zumarraga dira egoerarik txarrenean daudenak.


Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez ere egoiliar bat hil egin da Argixao Adinekoen zentroan, Zumarragan. Atzoko biren ostean, hirugarrena izan da honako hau eta une honetan 8 edineko dira positibo eman da egoitza horretan bertan.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude