Bi bala taldeak agur esango dio oholtzari



Ezusteko galanta jaso dugu Bi bala taldearen eskutik.

“Uztera goaz” izan dira beraien hitzak. Duela bost urte eman zuten beraien lehenengo kontzertua, Bergarako Gaztetxean. Bosgarren urtemugako eguna berriz, aukeratu dute jada beraien bidea bukatzeko.

Bi Bala taldea Aitzol Barandiaran ataundarrak eta Iñaki Gurrutxaga oriotarrak Bertso egunerako prestatutako elkarlan batetik sortu zen. Aurrerago gehitu zitzaizkien Xabier Etxeberria eta Julen Goikoetxea musikariak. Ibilbide osoan zehar, hiru disko argitaratu dituzte: Wasabi (2014), Gure eroyak (2016) eta Arazo modernoak (2017).

Lazkaoko festetan egin behar zuten taldearen agur kontzertua, baina taldekide baten istripuaren ondorioz, bertan behera geratu zen. Ez dute ziurtatu, baina azken kontzerturik izango balitz, iragarriko dutela diote. “Bost urte eder” horietan lagun izandako guztiei esker ona agertuz egin dute azken agurra.

#Kontzertua #Ataun #Bibala #Albistea

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020