Bigarren astez Top ATI zerrendaren lehenengoan EraBatera taldea


Top ATI zerrendako lehen postuan jarraitzen du EraBatera taldearen "Isilean" kantuak.


Bigarren astez jarraian zerrendaren errege izatea lortu dute EraBatera taldeko musikariek. Joan zen astean eman zuen igoera "Isilean" kantuak lehenengo postura iritsi arte eta oraingo honetan ez du mugitzeko asmorik erakutsi. Top ATIko bigarren postuan beste euskal talde bat geratu da 4 postu gora egin eta Top 5eko sarrerarekin.

Donostiako Yo Ciervo taldearen "Mundu honetan" kantua da zerrendaren bigarrenean dagoena. Hortik aurrera Don Patricio eta Cruz Cafune hirugarrenean dira "Contando lunares" alboan hartuta, laugarrenean "Juice" Estatu Batuetako Lizzo artistaren eskutik eta Top 5a Dermot Kennedy-ren eskutik geratu da goiko postuetatik behera egin ostean.

Larunbat honetarako bozketak zabalik dira jada gure webgunean. Sartu eta eman ezazu botoa zure kanturik gogokoenaren alde. Larunbaten eguerdiko 12etan emaiozu errepasoa Ioar Aizpuruarekin aste osoko aldaketak eguneratu ostean Top ATI zerrendari.

#TopATI #EraBatera #Musika #2019 #YoCiervo #Donostia #CruzCafune #DonPatricio #Lizzo #EstatuBatuak #DemortKennedy #Irratia #Ataunirratia

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020