Bigarren atera da Iban Urdangarin Andoaingo saioan

Eñaut Martikorena izan da Andoaingo saioan puntu gehien lortu dituena eta atzetik Iban Urdangarin ataundarra.

Iban Urdangarin

Asteburu honetan jokatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako bi saioak Andoainen eta Irunen. Iban Urdangarin ataundarra eta Iñaki Apalategi beasaindarra izan ziren Goierriko bertsolariak. Epaileen esanetan herritarra (Iban) izan zen finen ibili zena eta bigarren sailkatu zen Eñaut Martikorenaren atzetik 467 punturekin.


30 bertsolari izango dira guztira final laurdenetan lehiatuko direnak, oraindik ere bi saio egin badituzte ere beste hiru kanporaketa geratzen dira oraindik aurretik. 18 bertsolari sailkatuko dira final laurdenetatik. Mikel Tapia ataundarrak ere aurretik du oraindik Eibarreko saioa.


#Ataun #AtaunIrratia #Irratia #Bertsolaritza #IbanUrdangarin #EñautMartikorena #IñakiApalategi #MikelTapia #Goierri #Gipuzkoa #EukalHerria #Eibar #Andoain #Euskara #Kultura #Ostiraltxo #GorkaSantesteban

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude