Bigarren langile bat hil da Productos Tubulares de Trapagaran enpresan

CCOO sindikatuak jakinarazi duenez, langile bat hil da Trapagarango Productos Tubulares lantegian, hilabeteko epean bigarrena.

CCOOko Industria Federazioak Trapagarango Productos Tubulares enpresan langile bat hil dela ohartarazi du.

Agustin Goikoetxea kazetariak sare sozialetan jakitera eman duenez, joan den ostegunean istripua izan zuen langilea da. Dirudienez, Ekoizpen Saileko langilea zen.


Hilabete batean Productos Tubularesen hil den bigarren langilea da. Irailaren 4an 25 urteko langile bat hil zen. Igorreko azpikontratatutako Langoitia Estructuras Metálicas enpresako langilea zen. Langilea teilatu batean zegoen 15 eta 20 metro arteko altueratik erori zenean.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude