Bihar amaituko da Barandiaran bekara lana aurkezteko epea
Barandiaran Fundazioak antolatutako 2019ko ikerketa bekara proiektuak aurkezteko epea bihar amaituko da.
Etnologia arloa lantzeko deialdia egin du aurten. Norbanakoek edo bereziki eratutako lantaldeek aurkez ditzakete. 10.000 euroko diru hornidura du bekak, eta urtebetean garatzeko denbora. Eskabidea, curriculuma eta proiektuaren txosten zehatza bidali behar dira (gasteiz@barandiaranfundazioa.eus).
#Ataun #Ataungoudala #JoxemielBarandiaranfundazioa #Etnologia #Lehiaketa #Albistea