Bihar amaituko da EAEn COVID-19aren ondorioz ezarritako alarma egoera

Lehendakariaren arabera gaur egingo da gobernu bilera alarma-egoera amaitutakoan izango diren neurriak zehazteko.

Eusko Jaurlaritzaren iturriek baieztatutakoaren arabera alarma-egoera indargabetu egingo da EAEN ostiral honetatik aurrera. Gaur bertan izango da Gobernu bilera eta maila berean dauden Espainiako gainerako autonomiekin askatasun askea izatea eskatuko du lehendakariak. Bertan, osasun sailaren txostena ere aurkeztuko da eta egoera berriak ekarriko dituen neurriak zehaztuko dira.


Aldaketa hau ostiralean argitaratuko litzateke Euskal Autonomia Erkidegoko eta egun honetan gauerdiko hamabietatik aurrera sartuko litzateke indarrean. Kasu honetan, mugikortasuna berreskuratuko litzateke maila berean dauden Espainiako autonomia erkidegoekin.


Ipar eta Hego Euskal Herriaren mugikortasuna berriz ez da oraindik arautuko, joan-etorri hauetarako ekainaren 21era arte itxaron behar baita.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #Deseskalatzea #NormaltasunBerria #IñigoUrkullu #Lehendakaria #GobernuBilera #EspainiakoGobernua #Espainia #IparEuskalHerria #HegoEuskaHerria

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude