Bihar izango da Xabi Artiedaren bakarrizketa Euskaraldiaren baitan Ataunen

Euskaraldiko bakarrizketa umoretsua izango da bihar Xabi Artiedarekin Ataungo Herri Antzokian 19:30tatik aurrera.

Euskaraldiaren beste edizio bat iristear da eta horren aurretik, bakarrizketa umoretsua izango da ostiral honetan Ataungo Herri Antzokian. Hizlaria Xabier Artieda izango da eta 19:30etatik aurrera sarrera dohainik izango da.


Gainera, Ataungo Udalak zehaztu duenez ere egun horretan bertan Euskaraldiaren edizio berri honetan oraindik izena eman ez dutenek, aukera izango dute Herri Antzokian bertan.

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude