• Leire Perlines Apalategi

Bihar Maria Regil, Izaro Erauskin eta Aiora Erauskin izango ditugu haien negozioez hitz egiten

Ataundar emakume hauek haien negozioak ireki berri dituzte eta zertan datzan konkatuko digu hirukoteak.

Maria Regil eta Izaro eta Aiora Erauskin ataundarrak dira, eta haien negozio berriek argia ikusi berri dute. Hauen inguruan hitz egiteko asteazkenean estudioan izango ditugu.


Aiora Erauskinek magisteritzako ikasketak egin zituen, eta denbora batez lanean aritu ondoren, Euskal ikasketak egiten hasi zen. Bere ahizpa den Izaro Erauskini dagokionean, Arte ederren ikasketak amaitzear da. Maria Regilek berriz, magisteritzako bigarren maila amaitu berri du.


Izarok duela urtebete eskas argitaratu zuen bere Artizar izeneko proiektua. Berak, telazko poltsak egin eta diseinatzen ditu; horrez gain, diseinu pertsonalizatuak ere egiten ditu gazteak.


Maria eta Aiorak, berriz, Mairi izeneko proiektu bat ireki berri dute, ekainaren 25ean hain zuzen. Hauek, eskuz bitxiak egiten dituzte.


Artizar eta Mairi negozioen inguruan hitz egitera etorriko dira Aiora, Izaro eta Maria uztailaren 8an, asteazkenean, Ataun Irratira.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #MariaRegil #IzaroErauskin #AioraErauskin #Eskulanak #Bitxiak #Poltsak #Mairi #Artizar #EuskalHerria #Gipuzkoa #Goierri #Euskadi #Elkarrizketa #Gazteak #Emakumeak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude