Bihartik aurrera zabalik izango dira Ataunen ere haur-parkeak

Ataungo udalak kaleratutako azken oharraren arabera haur-parkeak eta kirol-pista zabalik izango dira bihartik aurrera.

Martxoaren 14az geroztik itxita daude herrian haurren-parkeak Ataungo Udalak hartutako neurriaren arabera. Bihar ekainak 8, astelehena, berriro ere zabaldu egingo dira kirol-pistarekin batera baina zenbait arau izango dira larrialdi-egoeran jarraitzen dugula kontuan izanda.


Kirol pistari dagokionez, aldiko 8 lagun ibiltzeko aukera egongo da eta txanda bakoitza gehienez ere 30 minutukoa izan beharko du. Guztiz debekatuta egongo da egituraren gainera igotzea eta pista barruan ezin izango da jan edo edan. Udalak, elkarbizitzaren alde egiteko zentzun jokatzea eskatu du eta 22:30ak arte soilik erabili ahal izango dela gogoratu.


Haur-parkeetan herriko beste zenbait txokotan bezala elkarren arteko bi metroko distantzia errespetatzea beharrezkoa da, norbera besteengandik babestu ahal izateko.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #AtaungoUdala #Jolasparkeak #Haurparkeak #Haurrak #SanMartin #SanGregorio #Aia #Kirola #Kirolpista #Deseskalatzea

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude