Bikain dabil herriarteko lehian Ataun



Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa ari da txanpa erabakigarrira hurbiltzen. Asteburu hau esanguratsua izango da, talde bakoitzaren benetako ahalmena zein den erakusteko.

Eskuz, Ataun geldiezin doa aurrera. Final zortzirenetan Errenteria 6 eta 0 menperatu du, eta finalaurrekora iritsi da. Aurreko asteburuan, Errenterian jokatutako jardunaldian ere 0-3 irabazi du Ataunek. Kadeteetan, Aitor Kerejeta-Unai Goikoetxeak 19-22 irabazi zuten; jubeniletan Arkaitz Baztarrika-Josu Etxeberriak 2-22; eta nagusietan Iraitz Zubizarreta-Ibai Arratibelek 3-22.

Final-laurdenetan Zizurkil egokitu zaio Atauni. Joaneko jardunaldia Ataungo Auzoeta kiroldegian izango dute, bihar, ostirala, 19:00etan.

#Ataun #Pilota #GipuzkoakoHerriartekoPilotaTxapelketa #Lehiaketa #Albistea

Nahikobero

ARROSA SAREA

arrosa-logo-berria.png

Ataun Irratia, Arrosa Irrati sarearen parte da 2020ko maiatzetik eta elkarlanean zenbait jarduera eskaintzen ditu.

EUSKARA

Ataun Irratia eta bere eduki guztiak euskaraz ikusi, irakurri eta entzuteko aukera duzu.

ATI CC 2020