Billie Eillish Top ATI zerrendako lehen postuan


Billie Eillish gaztearentzat izan da aste honetako zerrendako lehen postua Top ATI zerrendan.


Aste honetako Top ATI zerrendako lehen postuan Ameriketako Estatu Batuetako 17 urteko Billie Eillish abeslariarentzat egokitu da "Bad guy" kantuarekin. Jasotako boto kopuruarekin 6 postu egin ditu gora aste honetan zerrendaren 7.etik etorrita. Don Patricio eta Cruz Cafune bi astez jarraian egon ziren gailurrean "Contando lunares" arrakasta alboan zutela, baina aste honetan maila bat behera egitea tokatu zaio atzetik indarrean etorri zaion elektro-poparen erreginagatik.

Zerrendako hirugarren postuan Rosalía, J Balvin eta El Guincho geratu dira postu bat behera egin ondoren "Con altura" abestiarekin. Top 5ean sartu den kantu berrietako bat da "Sucker" Jonas Brothers taldearen eskutik eta hauek 7 posturen igoera lortu dute jasotako botoei esker. Bosgarren postuan berriz EraBatera euskal taldea geratu da "Isilean" kantuarekin. Zerrendaren lehengo postura iritsi ziren, baina jada beheko ibilbidea hartu duten arren Top 5ean egoteko aukera izan dute oraindik ere.

#Musika #Ataunirratia #Irratia #TopATI #BillieEillish #DonPatricio #CruzCafune #Rosalia #JBalvin #ElGuincho #JonasBrothers #EraBatera #2019

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude