"Bohemian Rhapsody" film arrakastatsua asteburu honetan Ataungo zineman

"Charlie y la fábrica de chocolate" eta "Bohemian Rhapsody" filmak izango dira asteburu honetan Ataungo Herri Antzokian.

Liburu azokaren ondorengo asteburuak beste bi film dakartza Herri Antzokira. Helduen txandan "Bohemian Rhapsody" drama biografikoa izango da eta ostiralean jatorrizko hizkuntzan jarriko da. Filmak, Freddie Mercuryren eta Queen bandaren bilakaera azaltzen du, baita Live Aid kontzertua ospatu arte bizitako istorio hunkigarria ere. Igandean berriz gaztelerazko bertsioa jarriko da. Haurren txandan, "Charlie y la fábrica de chocolate" komedia fantastikoaren txanda izango da.Hhonek, familia txiroa duen Charlie mutikoaren abentura kontatzen du, Willy Wonkaren txokolate-lantegian 5 haur zortedunekin batera biziko duena. Hilabeteko eta urteko azken emanaldiak izango dira asteburu honetakoak, hurrengoa urtarrilaren 10ean izango da.


#Ataun #Ataungoudala #Herriantzokia #Kultura #Gizartea #Zinema #BohemianRhapsody #Charlieylafábricadechocolate #FreddieMercury #Queen #WillyWonka #Drama #Komedia #Haurrak #Gazteak #Filmak

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude