Bosgarren positiboa identifikatu da azken orduetan Ataunen

Osasun Sailak beste positibo baten berri eman du Ataunen gaur eguerdian eginiko agerraldi informatiboan.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak beste positibo bat identifikatu du Ataunen azken 24 orduetan. Atzo bertan, bi kutsatu gehiago hartu zituen gaitzak herrian eta egun bat geroago beste baten berri eman da. Ataungo Udalak beharrezko neurriak hartzen jarraitzen du herritarrekiko eta Eusko Jaurlaritzak nahiz Espainiako Gobernuak konfinamendua errespetatzea derrigorrezkoa dela gaineratzen dute.


Gipuzkoan jasotako datuen arabera 2.266 positibo berri identifikatu dira atzotik eta hauetatik 258 ospitalean daude. Atzo beste 36 heriotza erregistratu ziren, eta Euskadin jada 992 lagun hil dira COVID-19aren ondorioz. Datu horri kontrajarrita, positiboa da kutsatuei, ospitaleratuei eta ZIUetako okupazioari buruzko datuen bilakaera.


Osasun Sailak berretsi du Eusko Jaurlaritzaren eta gainerako erakundeen konpromiso irmoa pandemiaren aurka borrokan jarraitzeko, eta berriz ere herritarren laguntza eskatu du, konfinamendu-neurriak eta autobabes-neurriak funtsezkoak direla-eta egindako bide luzean atzera ez egiteko.

Har itzazu kontuan osasun agintariek Koronabirusa saiheste aldera emandako gomendioak zeintzuk diren. Kaleratzen diren albiste faltsuak egonda ere, agintari eta profesionalek emandako gomendioei egin behar diezu kasu. Gai honen inguruan zalantzak baldin badituzu edo bidaia baten ondoren sintomak baldin badituzu, Osasun Kontseiluak eskaintzen dizun telefono zenbakira dei zenezake: 900 20 30 50 (EAEn) eta 948 290 290 (Nafarroan). Ez ezazu ahaztu COVID-19 gaitza ez hedatzeko, etxean geratzea duzula onena eta beharrezko kasuetan soilik ateratzea. Eskuak sarri garbitzea ere gomendagarria da eta sintomak dituzun kasuetan, ahoa estaltzeko maskarak ere erabil ditzakezu, batez ere adineko pertsonekin harremanetan baldin bazaude.


#Ataun #Irratia #AtaunIrratia #Albistea #Gizartea #Koronabirusa #Osakidetza #EuskoJaurlaritza #SegurtasunSaila #OsasunSaila #EuskalHerria #Euskadi #Gipuzkoa #Bizkaia #Araba #Nafarroa #IparEuskalHerria #Espainia #Mundua #AtaungoUdala #EspainiakoGobernua

ATI © 2020

Webgune hau eta bertako eduki guztiak, copyright lizentzia baten mende daude